XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sartu zen hau bere gelan eta oinaren aurreko aldea hor nonbait, baina, lodiegia zen bere orpoa; orduan amak labana bat eskuratu eta esan zion: - Moztu ezazu orpoaren zati bat, erregina izatean ez bait zara oinez ibiliko inoiz.

Neskatxak orpo zati bat ebaki zuen eta minik ez balu bezala, Erregearen semea ikustera joan zen, eta honek zaldi gainera igo erazi zuen bere andregaia balitz bezala, eta elkarrekin abiatu ziren.

Arbolaren paretik pasatzerakoan bi uso zeuden esanez: Zapatan odola; txikiegia da hau; benetako andregaia etxean dago oraindik.

Gelditu, oinetara begiratu eta odol jarioa ikusi zuen; zaldiari buelta eman erazi eta bere etxera eraman zuen andregai ustekoa.

- Hau ere ez da nik aurkitu nahi dudana esan zuen; ba al duzu beste alabarik?.

- Ez erantzun zuen senarrak; nire lehenengo emazteagandik neska tuntun bat izan nuen, (...).